Zure beharrak gure egiten ditugu.
Elora PLM
Berrikuntza adimentsua.
Enpresa industrialak lehiakorragoak eta malguagoak izan daitezen eraldaketa digitala da giltza. EloraPLM® open sourceko plataformak jabedun PLM softwareek dituzten mugak gainditzeko aukera ematen du, bere erabilera demokratizatuz eta PLM teknologia hedatuz.
Lehiakorrak izan nahi duten eta beraien beharretara egokitutako soluziorik aurkitzen ez duten tamaina ertaineko enpresetan inplementatzeko aukera eskaintzen dugu.
Informatikariz eta ingeniari mekanikoz osatutako taldea gara. Ezagutzen dugu egoera, ulertzen ditugu beharrak eta soluzioak eskaintzen ditugu. Zuen erakundeak modu bakarrean eta eraginkorrean ezberdindu nahi badu, EloraPLM®-k berrikuntza adimentsurako bidea zabalduko dizue.

CAD integrazioa
CAD sistema nagusiekin bateratzen da: SolidWorks, Catia, SolidEdge edo NX Unigraphics.

Aldaketaren kudeaketa
Ekintzak, eragin-matrizeak eta eragiketa masiboak.

Estandarizazioa
Osagarrien sailkapena eta berrerabilpena.

Dokumentuak
Dokumentu mota guztien kudeaketa eta bertsionatzea.

Workflowak
Lan fluxuez eta sinaduraz zuzendutako trantsizioak.

Segurtasuna
Baimen eta kontu-ikuskapenen kontrola.

Materialen zerrendak (BOM)
Materialen zerrenda anitzen mantentzea.
